XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskararen normalkuntzarako beharrezko eta desiragarri da euskarazko eguneroko prentsa, baina euskarari kalterik egin gabe planteatu behar dugu ea posible den eta nola porrotik egin gabe.

Porrot finantziero bezala ez dit beldurrik ematen, arazoa ez da dirua.

Baina ateratzen badugu eta ez bada saltzen, ez bada irakurtzen eta itxi behar baldin badugu hori euskararentzat jipoi izugarria litzateke.

Beloki kazetariak, egunkaria ikustera iritsi behar gara (...) merkatura atera aurretik goitik behera diseinatu beharra azpimarratzen du.

Porrotaren beldurra ere badu kazetari honek Nik badaezpada prekauzio guztiak hartuko nituzke.

Hasi eta ehun edo mila ale saltzea gerta daiteke eta nik horren alde ez dut boturik emango.

Zarraoak ere ideia berbera errepikatzen du: goizegi eta porrotaren beldurra.

(egunkaria) gaur-gaurkoz egitea ezinezkoa da; egunkari hori kaleratu baino lehenago zenbait azterketa egin behar da, horrek porrot egiten baldin badu Euskal Herriak eta euskarak nahiko egurra jasoko du-eta.

Mari Karmen Garmendiak beste erabateko beldurra ere plazaratu zuen, kazetarigaien eskasia, alegia:

Ba al da esate batera, horren kargu egingo litzatekeen gorengo mailako talde profesionalik?; eta garbi utzi nahi dut ez nukeela gazteen eskutan utziko, duintasun bat eta behar bezalako kondizioak behar direlako.

Eta oraindik beste bat: ...zenbateraino gara gauza eguneroko informazioaren eskari horri erantzuteko?.

Guztiz besterik erizten diote ES inguruan ari direnek.

Lekeition (1989-XI-19) Pello Urzelaik inoiz egiten ez bada beti izango da goizegi arrapostu zion Mari Karmen Garmendiak esandakoari.

Mikel Bujanda kazetariak egunkari nafar baten orrialdeetatik:

Porrota etorri daitekeela esan izan da, baina etorriko balitz ere, ez litzateke daukaguna baino porrotago: egunkaririk ez izatea prentsa idatzian euskarari duintasunik gutxieneko tratamendua ematen dion mediorik ez izatea, hori bai, hor porrota konstatatu, ziur-agiriaz sinatu daiteke: etor litekeenaren porrota, okerrena emanik ere, probabilitatea besterik ez da.